KIT DIGITAL Programa
Enpresa txiki, ertain zein autonomoentzat

KIT DIGITAL

Bezeroen kudeaketa

Informazio gehiagoLogos del programa KIT DIGITAL cofinanciado por los fondos NEXT GENERATION (EU) del mecanismo de recuperación y resilencia

Bezeroen kudeaketa digitalizatu eta hobetu harreman komertziala.

Gurean, opensource teknologian oinarritutako edota neurrira egindako soluzioak aurkituko dituzu.

Ez zaitez atzean geratu!

4.000 € -tik gorako proiektuak
Azaldu zure proiektua eta behar duen erantzuna emango diogu!

Gutxienezko funtzionalitateak

Bezeroen kudeaketa

Zure bezero bakoitzaren datuak gorde eta kontsultatzeko gai izango zara, negozio-aukerak lotzetik, produktu edo zerbitzuen kontratazio simulazio aukeretaraino besteak beste.

Bezero potentzialen kudeaketa (Leads)

Lead berriak banaka zein fitxategi bidezko inportazioak egin ahal izango dituzu. Hauei lotutako datuei esker, haien kudeaketa komertziala ahalbidetuko dizute, betiere bezero bihurtzeko helburuarekin. Horrez gain, bezeroak esleitzeko negozio arauak irizpide desberdinetan antolatu ahal izango dituzu.

Aukeren kudeaketa

Sisteman dituzun bezero zein Lead potentzialei eskaintzak eta aurrekontuak bidaltzeak dakartzan abantailetaz baliotuko zara. Gainera, aukera bakoitzaren jarraipena egin ahal izango duzu (analisietan, aurkeztutako eskaintzetan, negoziazioan, irabazietan, ezeztapenetan, etab.).

Ekintza edo zeregin komertzialak

Aukeratutako Agente Digitalizatzaileak martxan jarritako tresnak, ekintza eta zeregin komertzialak sortzeko aukera emango dizu, eskuz edo automatikoki.

Reporting, planifikazioa eta jarraipen komertziala

KPI desberdinen bidez jarraipena egiteko aukera izango duzu, aukeren zerrenda eta zure beharren araberako informazioa eransteko maila desberdinak baliatuz. Honetaz gain, zure merkataritza-jardueraren jarraipen eta motorizazioa burutzeko txosten desberdinak sortu ahal izango dituzu; eraginkortasun ratioak, fase desberdinen egoera, pipeline eta neur daitezkeen beste atributu batzuk (besteak beste, produktuak, kotizazioak, etab.), eta kanal, profil, rol edota fase komertzialen arabera. Txosten hauekin, hileko datuak, merkataritza-ekitaldi desberdinenarteko datuak edo/eta datu konparatiboak ikusteko aukera izango duzu,

Abisuak

Bezeroei bidalitako abisu desberdinak formatu grafikoan ikusteko gai izango zara (ikono, pop-up, ...).

Dokumentuen kudeaketa

Soluzioak, zure merkataritza-jarduerari inguruko zein bezeroek atxikitutako dokumentuak kudeatzeko software zentralizatu bat izango du.

Responsive diseinua

Gailu desberdinetara egokituta diseinua.

Plataforma anitzen integrazioa

API edo Web Services -ei esker, zure enpresa osoaren informazioa eta datuak kudeatzeko aukera izango duzu.

Laguntzaren zenbatekoa

10 - 50 langile bitarteko enpresentzat

4.000 € -ra arteko bonoa (3 erabiltzaile)

3 - 9 langile bitarteko enpresentzat

2.000 € -ra arteko bonoa (erabiltzaile bakarra)

1 - 3 langile bitarteko enpresentzat

2.000 € -ra arteko bonoa (erabiltzaile bakarra)

Garapenaren faseen araberako ordainketak

Garapenaren lehenengo zatia

% 70

Garapenaren bigarren zatia

% 30